'Nor izan nahi zenuke?' irakurle gazte-gaztentzako album bat da, narrazio-egitura errepikakorra duena oinarria, aurrekoari lotutako pertsonaiak gehituz. Rebekak arrain izatea du amets; arrainak hontza izan nahi luke; hontzak krokodiloa miresten du, eta horrela, bata betearen atzetik, etxeko animaliekin edo animalia basatiekin, bukaera zirkularra izan arte. Horri esker, irakurleak jakinduriaz betetako irakaspena jasoko du: irudimenari esker, zer nahi, eta huraxe izaten ahal gara.Arianna Papiniren kontakizunaren planteamendua soila da, eta irudi lau eta eskematikoak ditu lagun, collagearen teknikarekin egindako kolore eta testurak papereratuz.Emaitza irakurgai eder eta osoa da. Orrialdeek arrastoak uzten dizkigute ikusmenaren bidez sormen-josteta honetan parte har dezagun. Bi pertsonaiaren bat-egite fantastikoari esker, izaki hibridoak sortzen dira: arrain hankaduna, arrain-hegalak dituen hontz bat, krokodilo hegalduna? Animalia berezien sail bat, liburuko orrialdeez haratago ere handitzen ahal duguna.
Kundinnen und Kunden meinen
0.0/5.0
0 Bewertungen
Verfassen Sie die erste Bewertung zu diesem Artikel
Helfen Sie anderen Kund*innen durch Ihre Meinung
Kurze Frage zu unserer Seite
Vielen Dank für Ihr Feedback
Wir nutzen Ihr Feedback, um unsere Produktseiten zu verbessern. Bitte haben Sie Verständnis, dass wir Ihnen keine Rückmeldung geben können. Falls Sie Kontakt mit uns aufnehmen möchten, können Sie sich aber gerne an unseren Kund*innenservice wenden.